Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
3.2.2. Balorazio faseari lotutako alderdi kualitatiboak
Azkenik, 2007ko urtarrilaren batetik (AMAL indarrean sartu zen unea) 2010eko uztailaren 1 arte baloratu diren pertsona guztien kopuruari buruzko datuak jaso ditugu, baita baloratzeko zain dauden eskatzaileei dagozkienak ere.
BALORAZIO FASEKO EBAZPEN MAILA 2007KO URTARRILAREN 1ETIK 2010EKO UZTAILAREN 1 ARTE | ||||
Eskatzaileak | Baloratutako pertsonak | Baloratu gabeko pertsonak | Baloratu gabeen % 2010eko uztailaren 1ean | |
Araba | 15.488 | 15.270 | 218 | 1,4 |
Bizkaia | 45.150 | 42.000 | 3.150 | 6,98 |
Gipuzkoa | 38.035 | 36.125 | 1.910 | 5,02 |
GUZTIRA | 98.673 | 93.395 | 5.278 | 5,35 |
Ikusten denez, Bizkaian, mendetasuneko egoera onartzeko eskabidea aurkeztu ondoren baloratu gabe jarraitzen dutenak %6,98 dira. Gipuzkoan apur bat gutxiago dira (%5,02). Arabako lurralde historikoak dauka indizerik onena: eskatzaileen %1,40 baino ez daude balorazioaren zain.